211.136 euroko dirulaguntza jaso du udalak teniseko pistak estaltzeko lanengatik

Azkoitiko tenis pisten irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitiko teniseko pisten estaltze lanen %44 finantzatuko du, eta gaur, osteguna, eman dute horren berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Uztailean estreinatu zuen Txerloia tenis klubak ekipamendu berria.

Azkoitiko Udalak 211.136 euro jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, teniseko pisten estaltze lanak finantzatzeko. Gaur, osteguna, eman dute horren berri, eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamenduak ekipamenduak hobetzeko emango dituen dirulaguntzen gaineko informazioa publikatu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO).

Teniseko pisten estaltze lanek, guztira, 474.986 euroko aurrekontua izan zuten, eta Aldundiak emandako laguntzarekin, kostu osoaren %44 finantzatuko da. Txerloia tenis klubak joan zen uztailean estreinatu zuen ekipamendu berria. Hiru pistetatik bat estaltzeaz gain, esku-hartzea bertako irisgarritasuna hobetzeko erabili zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide