Sanandresak 2022

Etzi eta astelehenean ez da danborradako entsegurik izango

Andoni Elduaien 2022ko aza. 17a, 09:00
Aurten egindako lehen entseguko irudietako bat. (Andoni Elduaien)

San Andres Idi Dema Saria dela eta, etzi, larunbata, eta astelehenean ez da entsegua egiterik egongo Gurea pilotalekuan. Asteleheneko entsegua asteartera atzeratu dute, eta gainerako bi entseguak ohiko egun eta orduetan egingo dituzte.

Etzi, larunbata, eta astelehenean ez da helduen sanandresetako danborradako entsegurik izango Gurea pilotalekuan. San Andres Idi Dema Saria jokatuko dute frontoian bihar hasi eta astelehen gauera bitartean, eta beraz, pilotalekua ez da entsegua egiteko moduan egongo. Asteleheneko entsegu eguna asteartera atzeratu dute, eta ondorioz, honela egingo dituzte datorren astean entseguak: asteartean eta asteazkenean, 20:00etan, eta zapatuan, 11:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide