Amaiurko gazteluaz eta han izan zen gudaz hitz egin du Iñaki Sagredok Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko aza. 16a, 08:20
Sagredo, herritarren aurrean azalpenak ematen. (Iriaun-Azkoitiko Napar Zuzterrak)

La batalla de Amaiur. La historia perdida de Navarra (Pamiela) liburua aurkeztu zuen atzo Sagredok Elkarguneko Zeharkako gelan. Herritar ugari elkartu zen Sagredoren hitzaldia entzutera.

Iriaun Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Iñaki Sagredok La batalla de Amaiur. La historia perdida de Navarra (Pamiela) liburua aurkeztu zuen atzo, asteartea, Elkargunean. Herritar ugari elkartu zen Zeharkako gelan Sagredoren hitzaldia entzuteko; izan ere, Sagredok bere azken lanaren gaineko xehetasunak eman zituen atzoko saioan.

Atzo aurkeztu zuen liburuan, besteak beste, Amaiurko gazteluaren jatorria zein den azaldu zuen, baita eraikin hark Nafarroaren konkistan zer eragin izan zuen ere. Gazteluaren protagonisten datuak eta estrategiak ere bildu ditu Sagredok liburuan, eta borroka historiko hura eskemen nahiz birsortze birtualen bidez aurkeztu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide