Azkoitiko 42 korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 14a, 12:24
Lasterketaren irteera puntuko irudi bat. (Behobia-Donostia)

49 azkoitiar zeuden izena emanda, eta 42k amaitu dute proba. Iñaki Elola eta Miren Izaskun Arrieta izan dira azkarrenak.

Behobia-Donostia lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, eta urteroko gisan, hainbat azkoitiarrek parte hartu zuten proban. Guztira, Azkoitiko 49 pertsona –izena ematean bizileku gisa Azkoitia hautatu zutenak– zeuden izena emanda, baina horietatik 42k amaitu zuten proba; gainontzeko zazpirak ez ziren helmugara iritsi.

Gizonetan, Iñaki Elola izan zen azkarrena; 01:12:08 denbora behar izan zuen hark hogei kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan, berriz, Miren Izaskun Arrieta izan zen azkarrena; 01:35:24 denbora egin zuen hark.

Bestalde, bi patinatzailek parte hartu zuten lasterketan; Igor Garatek eta Ion Arrietak, hain zuzen ere.

Lotura honetan ikus daiteke Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duten korrikalari azkoitiarren zerrenda, eta beste honetan patinatzaileena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide