Sanandresak 2022

Sanandresetako egitaraua, egunez egun

Iazko danborradako irudietako bat. (Arnaitz Rubio)

Aurten, sanandresak ohi bezala ospatzeko aukera izango da Azkoitian. Hilaren 18tik azaroaren 4ra bitartean, San Andres jaiei lotutako askotariko ekintzak izango dira. Hona hemen egitaraua, egunez egun:

Azaroak 18, ostirala

  • 22:00etan, San Andres Idi Dema Sariaren lehen jardunaldia, Gurea pilotalekuan.

Azaroak 19, larunbata

  • 19:00etan, Oi, lur musika eta dantza ikuskizuna, Baztartxo antzokian. Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Txalkor txistulari taldeak prestatutako emanaldia.
  • 22:00etan, San Andres Idi Dema Sariaren bigarren jardunaldia, Gurea pilotalekuan.
  • 23:00etan, Huntza musika taldearen kontzertua, herriko plazan.

Azaroak 20, igandea

  • 18:00etan, San Andres Idi Dema Sariaren hirugarren jardunaldia, Gurea pilotalekuan.

Azaroak 21, astelehena

  • 22:00etan, San Andres Idi Dema Sariaren laugarren jardunaldia, Gurea pilotalekuan.

Azaroak 25, ostirala

  • 22:00etan, pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan.

Azaroak 26, larunbata

  • 16:00etan, Zubiaurre igeri elkarteak antolatutako haurrentzako San Andres Igeriketa Saria, Elkargunean.
  • 16:30ean, Raka Maraton taldeak antolatutako VII. Herri Lasterketa, plazatik abiatuta.
  • 22:00etan, sanandresetako helduen danborrada, herriko kaleetan zehar.

Azaroak 27, igandea

  • Goizean, herriko baserritarren azoka, herriko plazan.
  • Goizean, ehoziri edo bolillo erakusketa, Kontzejupean.
  • 11:00etatik aurrera, Garapenean Bidelagun azoka, herriko plazan.
  • 12:00etan, Bizkargi musika eta dantza eskolako musikarien nahiz dantzarien eta Txalkor txistulari taldeko kideen kalejira, herriko kaleetan zehar.

Oharra: eguraldi txarrarekin, Elkargunean egingo da.

Azaroak 30, asteazkena

  • Egun osoan zehar, postuak herriko plazako arkupeen bueltan.
  • 10:00etan, Txuri Urdin elkarteak antolatutako marrazki lehiaketa.
  • 10:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:30ean, herri kirol jaialdia, herriko plazan.
  • 14:00etan, marrazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, herriko plazan.
  • 17:00etan, Oteiza pilota elkarteak antolatutako XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketaren finalak, Kontzejupen.

Abenduak 4, igandea

  • 10:00etan, Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatutako XXVII. San Andres Xake Txapelketa, Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide