Anaitasunako nesken lehen taldeak ezin izan du Alaves B mendean hartu

Anartz Izagirre 2022ko aza. 13a, 16:26
Anaitasuna eta Alaves B taldeen arteko partidaren irudi bat. (Anaitasuna)

Mikel Barkerok zuzentzen duen taldeari ihes egin zion garaipenak atzo, zapatua, Txerloian jokatutako norgehiagokan. Partida ia osoa berdinduta eman ostean, Alaves B-k bigarren gola sareratzea lortu zuen 85. minutuan. Mutilen talde nagusiak, bestalde, atsedenaldia eduki du asteburu honetan.

Alaves B Emakumeen Euskal Ligako sailkapeneko lehen postuan dago, eta Anaitasunako nesken lehen taldeak, gogor borrokatu arren, ezin izan ditu babazorroak mendean hartu. Atzo, zapatua, jokatu zuten partida Txerloian, eta atsedenaldira markagailua hutsean zela joan ziren bi taldeak.

Partidaren bigarren zatian ere lehen minutuetan ez zuten golik egin, baina Alaves B-k 70. minutuan partidako lehen gola sareratzea lortu zuen. Handik berehala heldu zen Anaitasunakoen gola, 72. minutuan; Maider izan zen goleatzailea. Hortik aurrera, partida berdinduta egon zen ia amaiera iritsi arte, eta 85. minutuan babazorroek bigarren gola egiteko abagunea aprobetxatu zuten. Horrenbestez, Mikel Barkerok zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen etxean garaipena lortu, eta 1-2 amaitu zen norgehiagoka.

Une honetan, Emakumeen Euskal Ligako 12. postuan dago Azkoitiko taldea, eta hurrengo jardunaldia Elorrio taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo, datorren astean.

Anaitasunako mutilen lehen taldeak, bestalde, atsedena izan du aste honetan, eta datorren astean Espainiako Hirugarren Mailako sailkapeneanliderra den Barakaldoren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, etxetik kanpo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide