Azkoitiko KZguneak euskarazko lau ikastaro eskainiko ditu abenduan zehar

Anartz Izagirre 2022ko aza. 12a, 10:41
Azkoitiko KZgunea.

Komunikazioari, produktibitateari eta segurtasunari buruzko lau ikastaro eskainiko ditu KZguneak abenduaren 1etik 31ra bitartean, eta dagoeneko eman daiteke izena ohiko bideen bitartez.

Azkoitiko KZguneak prest du dagoeneko abenduan eskainiko dituen ikastaroen zerrenda, eta komunikazioari, produktibitateari eta segurtasunari loturiko euskarazko lau ikastaro prestatu ditu. Horiek guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta izena eman beharko da horietan parte hartzeko.

Honako hauek dira abenduan Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 1ean eta 2an, 16:00etatik 18:00etara.

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Abenduaren 22an, 16:00etatik 18:00etara.

Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 26an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara.

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean.

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Abenduaren 28an eta 29an, 16:00etatik 18:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide