Fran Garagarza Lopetegiren aholkulari teknikoa izango da Wolverhamptonen

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 10a, 18:33
Fran Garagarza, Eibarren ari zeneko argazki batean. (SD Eibar)

Ingalaterrako Premier ligan ariko da lanean Azkoitiko bizilaguna, hango entrenatzaile buru izendatu duten Asteasukoaren lantaldean.

Wolverhampton Wanderers taldean ariko da lanean aurrerantzean Fran Garagarza Azkoitiko bizilaguna. Hamar urtez hango kirol zuzendari eta aurretik hainbat urtez beste ardura batzuk izan ondoren, 2021eko ekainean utzi zuen Garagarzak Eibar futbol kluba. Harrezkero, futboletik aldenduta ibili da, eta orain Ingalaterrako Premier ligan itzuliko da lanera, Julen Lopetegiren eskutik.

Wolverhampton edo Wolves taldea sailkapeneko azken bigarrena da uneotan Ingalaterrako futbol liga nagusian; hamalau jardunaldi osatuta, hamar puntu ditu. Bruno Lage entrenatzaile portugaldarra kargugabetu eta Lopetegi asteasuarra fitxatu zutela iragarri zuten klubaren arduradunek azaroaren 5ean, eta Lopetegik Wolverhampton zuzentzeko osatu duen lantaldean izango da Garagarza; Asteasukoaren aholkulari teknikoa izango da, hain zuzen ere, Azkoitian bizi den mutrikuarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide