Maxixatzenen zozketak

Larunbateko haurren ikuskizunerako eta igandeko aizkora finalerako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2022ko aza. 10a, 12:52
'Munduari itzulia 80 egunetan' haurrentzako ikuskizuneko irudi bat. (Glu Glu)

18:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon Glu Glu konpainiaren ikuskizuna, eta Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia, berriz, igandean 12:00etan jokatuko da, eta finalerako sarrera bikoitz bat zozkatu du Maxixatzenek.

Etzi, larunbata, Glu Glu konpainiak Munduari itzulia 80 egunetan haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean. Era berean, Maxixatzenek igandean Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia zuzenean jarraitzeko sarrera bikoitz bat zozkatu du.

Asko izan dira bi zozketetan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Maitane Juaristi eta Joxe Sarasua bazkideek irabazi dituzte ikuskizuna zuzenean ikusteko bina sarrera. Igandeko aizkora finala ikusteko sarrera bikoitza, bestalde, Jone Martin bazkideak irabazi du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide