Azkoitiko Udalak herriko biktima guztiak izan ditu gogoan Oroimenaren Egunean

Anartz Izagirre 2022ko aza. 10a, 12:53

Udalak elkarretaratze isila eta lore eskaintza egin ditu Intsausti parkean dagoen eskulturaren parean. Bertan izan dira Azkoitiko hainbat udal ordezkari.

Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta bost minutuko elkarretaratze isila egin du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian", Intsausti parkean. Isilunea amaitu ostean, berriz, Intsausti jauregiaren parean dagoen Oroimenean eskulturan loreak utzi ditu alkateak. Elkarretaratzean izan dira Azkoitiko Udaleko hainbat alderditako ordezkariak.

Hona hemen gaurko egunaren harira Erlo Telebistak egindako bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide