Interesa piztu du testamentuari buruzko hitzaldiak

Andoni Elduaien 2022ko aza. 9a, 08:17
Elkarguneko Oteiza aretoan jende ugari elkartu zen. (Udala)

Maite Gurrutxagak eskaini zuen hitzaldia atzo arratsaldean, Elkargunean; Zuzenbidean lizentziatua eta aholkularia da bera. Aldez aurreko azken nahiak, bizi testamentua eta heriotzaren ondorengo tramiteak izenpean aritu zen.

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta, aldez aurreko borondateen eta bizi testamentuaren inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Maite Gurrutxagak. Jende ugari elkartu zen Elkarguneko Oteiza aretora. Zuzenbidean lizentziatuta dago Gurrutxaga, eta aholkularia ere bada. Aldez aurreko azken nahiak, bizi testamentua eta heriotzaren ondorengo tramiteak izenpean aritu zen atzo.

Hitzaldian, besteak beste, herentziari buruzko oinarrizko ideiak eman zituen aholkulariak, oinordekotza modu egoki batean antolatzeko bideak azalduz. Era berean, aldez aurreko nahiak pertsona bakoitzak nola zehaztu behar dituen eta heriotzaren osteko tramiteak aurrez nola egin behar diren ere azaldu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide