Zein da 'maldiixue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 08:18

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'lekueta jun' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'maldiixue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Maldiixue hitza erabiltzen da Azkoitian madarikazioa hitza esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Etxeko giltzek galdu zitzeizkola ta, gizon harek bazun atzo kejie ta maldiixue".
  • Euskara batuan: "Etxeko giltzak galdu zitzaizkiola eta, gizon hark atzo bazuen kexa eta madarikazioa".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide