'As bestas' eta 'Lilo, mi amigo el cocodrilo' filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko aza. 23a, 09:00
'As bestas' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Aste honetan, larunbatetik astelehenera bitartean eskainiko dituzte bi filmak herriko antzokian. As bestas filma emango dute helduentzat eta Lilo, mi amigo el cocodrilo haurrentzat.

Datozen egunetan, As bestas eta Lilo, mi amigo el cocodrilo filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako As bestas filma larunbatean nahiz igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Haurrentzako Lilo, mi amigo el cocodrilo filmaren emanaldia, berriz, igandean 17:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

As Bestas filma:

Lilo, mi amigo el cocodrilo filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide