Sanandresak 2022

Astelehenean hasiko dituzte sanandresetako helduen danborradako entseguak

Andoni Elduaien 2022ko aza. 2a, 11:45
2019ko helduen danborradako entsegu bat, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. (Argazkia: Andoni Elduaien)

Astelehenean hasiko dira sanandresetako helduen danborradako entseguak. Ohi bezala, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan egingo dituzte entseguak Gurea pilotalekuan.

Azaroaren 26an, larunbatarekin, egingo da aurten sanandresetako helduen danborrada. Ospakizun hori prestatzeko entseguak datorren astelehenean, hilak 7, hasiko dituzte herriko talde desberdinetako danbor jotzaileek, ohi bezala, Gurea pilotalekuan egingo dituzte.

Danborrada eguna baino lehen, bederatzi entsegu egingo dituzte danbor jotzaileek. Beti bezala, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan izango dira entsegu egunak. Astegunetako entseguak 20:00etan hasiko dira, eta larunbatetakoak 11:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide