Azokan postuak berrantolatuta, baina betiko tokian

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 29a, 15:04
Parrokia ataria gaur eguerdian, Idiakez Ederrako hesiak alde batean eta azokako postuak bestean. (Mailo Oiarzabal)

Idiakez Ederra eraikina zaharberritzeko lanen hesiak direla eta, tokiz mugitu dituzte zapatu goizetan eliz atarian jartzen dituzten saltokiak, baina parrokiaren atariko zabalgunetik mugitu gabe.

Aste honetan hasi dituzte Idiakez Ederra eraikina birgaitzeko lanak. Besteak beste, hesitu egin dute Kale Nagusiko 80. zenbakiko etxea, eliz aurreko plazaren zati nabarmena hartuta.

Hesi horiek, ordea, ez dute eragotzi larunbat goizetan parrokiako zabalgunean jartzen dituzten azokako saltokiak jartzea. Berrantolatuta eta tokiz aldatuta, baina gune berean jarri dituzte gaur ere azokako ohiko postuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide