Maxixatzenen zozketak

'Munduari itzulia 80 egunetan' haurrentzako ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 09:00

Larunbatean, 18:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Glu Glu konpainiak Munduari itzulia 80 egunetan antzezlana aurkeztuko du datorren larunbatean, azaroak 12, Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Ikuskizunari buruz

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, eta munduari bira 80 egunetan ematea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dute, baita eskolan, kaleetan, auzoetan eta parkeetan ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide