Lizarrara eta Iratxera irteera antolatu du Plaza Ondo elkarteak azaroaren 17rako

Anartz Izagirre 2022ko urr. 28a, 08:45
Iratxeko monasterioa. (Jose Antonio Gil)

Azaroaren 2tik 11ra izango da txangoan izena emateko epea, eta 40 euro ordaindu beharko da. Lizarra eta Iratxe bisitatuko dituzte, eta Vianara joateko aukera ere izango dute.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Nafarroara datorren azaroaren 17rako. Hain zuzen ere, Lizarrara eta Iratxera joango dira, eta Vianara joateko aukera ere emango dute. Goizean aterako dira Azkoititik, 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren aurretik, eta Iratxe jatetxean egingo dituzte hamarretakoa (10:30) zein bazkaria (14:30). 

Azaroaren 2tik 11ra jarriko dute izena emateko aukera, Plaza Ondo elkartearen Kultur Etxeko bulegoan bertan. Astelehenetik ostiralera ireki ohi dute bulegoa elkarteko kideek, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Izena ematea 40 euro ordaindu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide