Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2022ko aza. 2a, 09:00
'Adam Black' filmeko irudi bat. (Sensacine)

'Black Adam' filma igandean eta astelehenean ikusteko aukera izango dute herritarrek antzokian. Haurrentzako 'Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu' filmaren emanaldia, ohi bezala, igande arratsaldean izango da. Asteartean, berriz, 'Girasoles silvestres' zineforuma eskainiko dute.

Datozen egunetan, helduentzako Black Adam nahiz Girasoles silvestres zineforuma eta haurrentzako Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Black Adam filma igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna emango dute; igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan. Haurrentzako Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu filmaren emanaldia, berriz, igandeko 17:00etan hasiko da. Zinetogramek antolatutako Girasoles silvestres zineforuma, berriz, astearteko 20:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Black Adam filma:

Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu filma:

Girasoles silvestres filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide