Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde bilduko dira bihar plazan

Azkoitiko Sare Herritarrak irailean egindako elkarretaratzeko irudia. (Azkoitiko Sare Herritarra)

19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete.

Azkoitiko Sare Herritarrak hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du bihar, ostirala, 19:30ean hasita, plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde elkartuko dira beste hilabete batez, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egin diete.

Udako etenaldiaren ostean, irailaren 30ean itzuli ziren presoen aldeko mobilizazioak Azkoitira. Eguraldi txarra zela medio Kontzejupean egin zuten elkarretaratzea, eta orduko hartan, Jon Kepa Parot eta Jakes Esnal lapurtarrak izan zituzten bereziki gogoan. Izan ere, Frantziako Zigorren Aplikazio Auzitegiak baldintzapeko askatasunean utzi ditu bi presoak; 32 urte eta erdi bete ditu bakoitzak espetxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide