Zein da 'mondroskie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'kurloie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mondroskie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mondroskie hitza erabiltzen da Azkoitian norbait baldarra edo traketsa dela deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kirola eitteko oso mondroskie zan hare, beti lurrea eroitze zan".
  • Euskara batuan: "Kirola egiteko oso traketsa zen hura, beti lurrera erortzen zen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide