Ibai Ondo kaletik Jausoro auzora doan errepide zatia itxi egingo dute ostegunean

Ane Olaizola 2022ko urr. 25a, 11:21

Ibai Ondon eraikitzen ari diren etxebizitzetarako erabili duten garabia kenduko dute ostegunean, eta horregatik, egun osoan itxita egongo da anbulatoriorako sarrerako errepidea. Burdinoleta kaleko errepidea bi noranzkoetan erabiltzeko egokituko dute egun horretan.

Ibai Ondo kaletik Jausoro auzora doan errepidearen zati bat itxi egingo dute etzi, osteguna, egun osoan zehar. Hain zuzen, anbulatoriorako sarrerarako errepidea izango da itxiko dutena, Ibai Ondon eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan lanerako erabili duten garabia kendu behar dutelako, eta horretarako bideak hutsik egon behar duelako.

Errepidea ixteak eragina izango du zirkulazioan, eta  Ibai Ondotik doazen ibilgailuek Burdinoleta kalera sartu beharko dute, eta alderantziz. Beraz, noranzko bakarrekoa da Burdinoleta kaleko errepidea, baina ostegunean bi noranzkoetan ibili ahalko dute ibilgailuek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide