Neguko ordutegia izango da igande goizaldetik aurrera

Anartz Izagirre 2022ko urr. 25a, 10:18

Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.

Urria amaierara iristen ari da, eta urtero bezala, neguko ordutegira egokitu beharko dira ordulariak. Datorrena urriko azken asteburua da, eta orduan gauzatuko da neguko ordutegirako aldaketa; hain zuzen ere, larunbatetik (urriak 29) igandera (urriak 30) bitarteko goizaldean aldatuko da ordua. Horrenbestez, igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.

Urtean bitan aldatzen da ordua. Duela bi urte neurria kentzeko saiakera egin zuten, baina ez zuten akordiorik lortu. Adituek ez dute lortzen adostasunik ordu aldaketekin jarraitu edo ez erabakitzeko, eta beraz, egun urtero egiten diren bi ordu aldaketekin segitu beharko dela aurreikusten dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide