Azkoititik autobusa egongo da EH Bilduk azaroaren 12an Bilbon egingo duen manifestaziorako

Anartz Izagirre 2022ko urr. 20a, 16:56
EH Bilduren iazko manifestazio nazionaleko irudi bat. (EITB)

Abante! lelopean egingo du manifestazioa EH Bilduk datorren azaroaren 12an Bilbon. Latz tabernan eta azkoitia@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena autobuserako.

EH Bilduk manifestazio nazionala deitu du datorren azaroaren 12rako Bilbon, eta Abante! lelopean kaleak betetzeko deia egin die herritarrei. Azkoititik autobusa egongo da egun horretan Bilboko manifestaziora joan nahi duten herritarrentzat, eta izena emateko bi modu jarri dituzte: Latz tabernan edo azkoitia@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita. Autobusa 15:45ean aterako da Julio Urkixoko geralekutik, eta manifestazio ondoren Azkoitira bueltatuko da.

Koalizioak honako ideia zabaldu nahi du manifestazio horren bitartez: "Harresi bat altxatu nahi digute: etsipenarena, esperantzarik ezarena, inkomunikazioarena, intoxikazioarena, autoritarismoarena, erreakzioarena. Baina Euskal Herrian harresi hori botako dugu, olatu bat altxatuko dugu harresi hori eraitsiko duena. Ez gaituzte geldituko!". Abante! da horretarako hautatu duten leloa, "hori da EH Bilduk aurrean dugun krisiari erantzuteko hartu duen konpromisoa", diote.

Hona hemen manifestaziora dei egiteko EH Bilduk egindako spota:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide