Urriko bigarren odol ateraldia egingo dute etzi Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko urr. 22a, 09:00
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte ohi bezala odol ateraldiak. Astelehenean ere 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira odol emaileen elkarteko kideak herritarren odola biltzen.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Urriko bigarren hitzordua izango da etzikoa odol emaile azkoitiarrentzat. Irailera arte, 17:00etatik 21:00etara egiten zituzten odol ateraldiak Azkoitian, baina irailaren 19an 16:30etik 20:30era bitartean egin zuten proba. Guztia ondo joan zenez, aurrerantzean ere ordutegi horretan egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia azaroaren 7an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide