'El vasco' eta 'Operación bebé oso' filmak emango dituzte Baztartxon datozen egunetan

Andoni Elduaien 2022ko urr. 26a, 08:45
'El vasco' filmaren irudi bat. (Sensacine)

'El vasco' filma larunbatetik astelehenera bitartean ikusteko aukera izango dute herritarrek antzokian. Haurrentzako 'Operación bebé oso' filmaren emanaldia, ohi bezala, igande arratsaldean izango da.

Datozen egunetan, helduentzako El vasco eta haurrentzako Operación bebé oso filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. El vasco filma larunbatean, igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna emango dute; asteburuan, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan. Haurrentzako Operación bebé oso filmaren emanaldia, berriz, igandeko 17:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El vasco filma:

Operación bebé oso filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide