EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren asteartean

Andoni Elduaien 2022ko urr. 20a, 09:00
EH Bilduren 2021eko herri batzarreko irudi bat. (EH Bildu)

18:30ean hasiko da Elkargunean EH Bilduren herri batzarra. Koalizioaren kokapen politikoa, 2022-23 ikasturteko plangintza eta datozen urteko hauteskundeak izango dituzte hizketagai.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren asteartean, urriak 25, Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasiko da batzarra, eta, besteak beste, koalizioaren egungo kokapen politikoa izango dute han hizpide, baita 2022-2023 urteko plangintza ere. Dena den, 2023. urteko maiatzaren 28an egingo diren Batzar Nagusietako eta udal hauteskundeen inguruan ere hitz egingo dute batzarrean.

Oihana Etxebarrietak Azkoitiko EH Bilduren batzarrean parte hartuko du gonbidatu gisa. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da Etxebarrieta egun, eta EH Bilduko feminismo idazkaria. EH Bilduk dei egin die herritarrei herri batzarrean parte har dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide