Langile bat zauritu da Sammic enpresan, beira zati bat gainera erori ondoren

Ertzaintzaren arabera, 12:15ean gertatu da istripua, eta anbulantzia bat bertaratu da behargina artatzera. Donostia Ospitalera eraman dute zauritua.

Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Basarte industrialdeko Sammic enpresan langile bat zauritu dela jakinarazi du Ertzaintzak. Iturri horren arabera, gaur 12:15ean gertatu da laneko istripua; langile bati beira zati bat gainera erori zaio, eta Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide