'La vida padre', 'Un héroe samurái' eta 'Un héroe' filmak ikusgai datozen egunetan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urr. 5a, 09:00
'La vida padre' filmeko irudia.

Igandean, astelehenean eta asteartean eskainiko dituzte filmak Baztartxo antzokian; izan ere, larunbatean Oscar Terolen 'Mundo para lelos' ikuskizuna dela eta ez da film emanaldirik izango. Asteartean, berriz, denboraldiko lehen zine forum saioa izango da, 20:00etan.

Datozen egunetan, La vida padre, Un héroe samurái: la leyenda de Hank eta Un héroe filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako La vida padre filma igandean eta astelehenean eskainiko dute. Igandean, 19:30ean hasiko da emanaldia, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian, Oscar Terolek Mundo para lelos ikuskizuna eskainiko duelako. Aste honetako haurren filma, berriz, Un héroe samurái: la leyenda de Hank filma izango da, eta hura igandeko 17:00etan hasiko da.

Asteartean, urriak 11, denboraldiko lehen zine forum saioa eskainiko du Zinetogram taldeak. Sasoiari ekiteko Un héroe filma emango dute. Aurrerantzean, astearteetan izango dira zine forum saioak, 20:00etan hasita.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La vida padre filma:

Un héroe samurái; la leyenda de Hank filma:

Un héroe filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide