Pertsonen zaintzaileei zuzendutako lehen hitzaldia eskaini du Iraia Agirregabiria psikologoak

Andoni Elduaien 2022ko urr. 3a, 12:30
Iraia Agirregabiriak eskaini du hitzaldia. (Azkoitiko Udala)

Gaur eman du lehen saioa Iraia Agirregabiriak, eta asteazken arratsaldean eskainiko du bigarrena.

Gaur, astelehena, menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako hitzaldien lehen saioa eskaini dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailak antolatu ditu hitzaldiok Zaintzaileak zaindu! lelopean, eta Matia Institutuko Iraia Agirregabiria psikologoak eskaini du saioa.

Matia Institutuan dihardu Agirregabiriak prestatzaile gisa zaintzaileentzako prestakuntza ikastaroetan, eta terapeuta gisa Sendian programan. Hitzaldian, halaber, Sendian programaren barruan zaintzaileentzako Azkoitian sortu nahi duten laguntza-taldearen berri ere eman du psikologoak. Asteazkenean izango da bigarren saioa, 18:00etatik 19:30era. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide