Bilera egingo du bihar Oletan ere Ez! taldeak

Andoni Elduaien 2022ko urr. 3a, 10:02
Oletan ere Ez! taldeak egindako bilerako irudia. (Oletan ere Ez!)

19:00etan egingo dute bilera bihar Elkargunean. Urriaren 12an Elosuan egingo duten elkarretaratzea izango dute hizpide.

Bihar, asteartea, bilera egingo du Oletan ere Ez! zentral eolikoen aurkako taldeak Elkargunean. 19:00etan elkartuko dira han, eta taldeak hainbat gai jorratuko ditu. Hala eta guztiz ere, hilaren 12an Elosuan egingo duten elkarretaratzeari buruz hitz egingo dute gehienbat.

Izan ere, eolikoak jarri nahi dituzten Gipuzkoako herrietako zentral eolikoen aurkako taldeak Elosuan elkartuko dira egun horretan. Biharko bileran egun hori nola prestatu eta antolatu hitz egingo dute. Batzar irekia denez, herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide