Joseba Diazek irabazi du 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa

Nerea Uranga 2022ko urr. 2a, 13:31
Pedro Muñoz, Joseba Diaz eta Imanol Larrañaga, gaur, Barakaldon txapelketa bukatu ostean. (Argazkia: Joseba Diaz)

Gaur Barakaldon jokatu den txapelketan azkoitiarrak nagusi izan dira. Diazek absolutuen txapela irabazi du, Pedro Muñozek beteranoena eta Imanol Larrañagak hirugarren egin du. Xeye taldeka izan da irabazlea.

10 kilometroko Euskadiko Txapelketa jokatu dute gaur goizean Barakaldon Xeye atletismo taldeko hainbat kidek. Hiru txapel eskuratuta itzuli dira etxera, absolutuen mailan Joseba Diaz izan da irabazlea, lasterketa 30:29 denboran eginda. Beteranoen artetik 10 kilometroak egiten azkarrena, 33:41 denborarekin, Pedro Muñoz Azpeitian bizi den azkoitiarra izan da. Imanol Larrañaga azkoitiarrak ere podiuma egin du absolutuen mailan, 31:44 denborarekin hirugarren postua lortuta.

Taldeka Xeye atletismo taldea izan da gizonetan irabazlea 10 kilometroko proban. Taldea Diazek, Muñozek, Larrañagak eta Iñaki Elolak (35:04) osatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide