Adinekoen Nazioarteko Eguna gogoan izan dute

Nerea Uranga 2022ko urr. 1a, 16:11

Gaur, urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Eguna da. Egun horrekin bat egin du Azkoitiko Udalak, eta egunez egun "herri lagunkoiagoa" egiteko bidea egitearen garrantzia nabarmendu du.

Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, urriak 1. Azkoitiko Udalak bat egin du egunarekin, eta "egunez egun herri lagunkoiagoa" egitearen garrantzia nabarmendu du. "Aurten, Adinekoen Nazioarteko Eguna adineko emakumeei hitza ematera bideratuta dago, ingurumen, gizarte eta ekonomia desberdintasunen aurrean emakumeek duten erresilientziari balioa emateko", adierazi du udalak.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide