Gazteak eta Garapenak Beningo umeen aldeko zozketa hasi du

Ane Olaizola 2022ko urr. 2a, 08:00

Saridun bakarra izango da, eta azaroaren 16an ONCEren zenbaki sarituaren azken lau zenbakiekin bat datorren txartela izango da zozketaren irabazlea. Bildutako dirua Cotonou hiriko Mama Margarita aterpean dauden umeei laguntzera bideratuko dute.

Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak zozketa antolatu du beste urte batez, Beningo kaleko umeei laguntzeko. Ohi bezala, Floreaga ikastetxeko hainbat ikaslek txartelak salduko dituzte, eta bildutako dirua Cotonou hiriko Mama Margarita aterpean dauden umeentzat laguntzeko bideratuko dute, haien egoera ekonomikoa "kritikoa" delako.

Saridun bakarra izango da, eta honako sari hauek jasoko ditu zenbaki irabazlearen jabeak: Iban Larrañaga erremonte jokalari profesionalaren kamiseta, bere kideen sinadurekin; Julen Alberti Txikia IV.a aizkolariaren kamiseta sinatua; Miguel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien koadro bana; Joseba jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria; Elikagunek emandako elikagai saskia; eta Xoxote gazta. 

Azaroaren 16an, astelehena, ONCEren zenbaki sarituaren azken lau zenbakiekin bat datorren txartela izango da zozketaren irabazlea. Ordezko zenbakia, berriz, hurrengo egunean egokitzen dena izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide