Zein da 'arraie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko ira. 30a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mallukie' hitza esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'arraie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Arra edo Arraie hitza erabiltzen da Azkoitian marra adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Arra hortatik ez pasatzeko esandiube".
  • Euskara batuan: "Marra hori ez igarotzeko esan digute".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide