Berreskuratutako liburuen eta diskoen postua jarri dute plazan

Andoni Elduaien 2022ko ira. 28a, 10:24
Liburuen eta diskoen postua, Portaleburu aurrean. (Andoni Elduaien)

Berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko zein etxean dituzten aleak han uzteko aukera dute herritarrek, 13:30era artean.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen duen berreskuratutako liburu eta disko azokak Azkoitian egin du geldialdia beste behin ere. Ohiko moduan, plazako arkupeetan jarri dute postua, Portaleburu erakustokiaren parean, eta 13:30era artean izango da zabalik. Herritarrek, hango liburuak zein diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak han uzteko aukera ere izango dute ordu horretara bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide