Hamar film Baztartxon, azarora bitartean

Andoni Elduaien 2022ko urr. 1a, 09:00
'El vasco' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Gaurtik astelehenera bitartean, '42 segundos' eta haurrentzako 'Tadeo Jones 3' filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Asteburuko bi filmez gain, beste hamar ikus-entzunezko eskainiko dituzte herriko antzokian.

Gaur hasi da urria, eta horrekin batera, gaur helduko diote urriko film egitarauari Baztartxo antzokian. Asteburu honetako 42 segundos eta Tadeo Jones 3 filmekin batera, guztira hamabi film eskainiko dituzte hilabete honetan herriko antzoki nagusian.

Bi film horiez gain, helduentzako La vida padre, La chica salvaje, Modelo 77 eta El vasco emango dituzte datozen lau asteetan Baztartxon. Haurrek, berriz, Un héroe samuraí, Parque salvaje, El colegio de los animales mágicos eta Big trip 2 filmak ikusi ahal izango dituzte antzokian. Era berean, bi zine forum saio ere izango dira urrian zehar, hilaren 11n eta 25ean 20:00etan, hain zuzen. Hala eta guztiz ere, Zinetogrameko kideek ez dute oraindik jakinarazi zein film emango dituzten.

Hona hemen urriko film egutegia:

  • Urriak 9 eta 10: La vida padre
  • Urriak 9: Un héroe samuraí
  • Urriak 11: zine foruma
  • Urriak 16 eta 17: La chica salvaje
  • Urriak 16: Parque salvaje
  • Urriak 22, 23 eta 24: Modelo 77
  • Urriak 25: zine foruma
  • Urriak 23: El colegio de los animales mágicos
  • Urriak 29, 30 eta 31: El vasco
  • Urriak 30: Big trip 2

Hona hemen film horien guztien aurrerapen bideoak:

La vida padre filma:

Un héroe samurai filma:

La chica salvaje filma:

Parque salvaje filma:

Modelo 77 filma:

El colegio de los animales mágicos filma:

El vasco filma:

Big trip 2 filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide