Oscar Terolen ikuskizunerako eta Tributo a Mecano taldearen kontzerturako sarrerak, salgai

Andoni Elduaien 2022ko ira. 27a, 08:55
Carlos Terol umoregilea.

Urriaren 8an izango da Baztartxon Oscar Terolen Mundos para lelos ikuskizuna. Aldiz, urriaren 15ean emango du kontzertua herriko antzokian Tributo a Mecano taldeak. Bi emanaldietarako sarrerak udalaren webgunean eta Entradium plataforman eskuratu daitezke.

Urrian, ikuskizun eta kontzertu bana bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte azkoitiarrek Baztartxo antzokian. Urriaren 8an, larunbata, Oscar Terol umoregileak Mundos para lelos ikuskizuna taularatuko du antzokian, 19:00etan hasita. Urriaren 15ean, berriz, Tributo a Mecano taldeak kontzertua eskainiko du leku eta ordu berean.

Terolek guztientzat ulergaitza den errealitate bat erakutsiko du bere ikuskizun berrian. Hark egunaren amaierara iristea izango du helburu, eta horretarako, besteen begiradak eta kritikak saihestu beharko ditu. Dena den, Terolek buruz azkarrena den pertsona adimentsurik ez dela existitzen ere argituko du. Hori horrela, konpondu beharreko miseriak eta gurutzegramak guztion kezka direla nabarmenduko du. Terolen ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta horiek 8 euroren truke eros daitezke Entradium atarian.

Tributo a Mecano taldeak, berriz, urriaren 15ean joko du Baztartxo antzokian, eta haren emanaldirako sarrerak ere eskuratu daitezke Entradium plataforman, 10 euroan. Aidalai taldeak musikaren urrezko hamarkadara eramango du entzulea, Mecano pop taldeari omenaldia eginez. Argiak eta musika xehetasunez zaindutako ikuskizuna eskainiko du musika taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide