Gipuzkoako Kopako final laurdenetara sailkatu da Tta-kun areto futbol taldea

Julene Frantzesena 2022ko ira. 24a, 11:12
Tta-kuneko kideak zaleei txaloka atzoko partidaren bukaeran. (Tta-kun)

Atzo eskuratu zuen kanporaketa horretarako txartela taldeak, Zubiaurre kiroldegian. Logistika Lazkao 3 eta 2 garaitu zuen Azkoitiko taldeak, eta Kopako hurrengo kanporaketan izango da.

Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako final laurdenetarako txartela eskuratu zuen atzo, Zubiaurre kiroldegian, Logistika Lazkao taldea 3 eta 2 mendean hartuta. Horrenbestez, beste urrats bat egin du Azkoitiko taldeak kopa lortzeko bidean. Dena den, ikusteko dago zein talderen kontra jokatuko duten hurrengo kanporaketa.

Azkoitiko taldea maila oso ona ari da erakusten lehengo denboraldiaz geroztik. Izan ere, mailaz igotzeko lehian aritu zen Tta-kun, azken unera arte. Horrenbestez, aurten ere Bigarren Mailan jokatuko du taldeak. Hala ere, ligari ekin aurretik Gipuzkoako talde onenekin ari da lehiatzen taldea Kopan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide