Auto batek istripua izan du Xabier Munibe kalean

Julene Frantzesena 2022ko ira. 24a, 09:42
Autoa buruz behera, liburutegiaren atzean, gaur goizean.

09:30 inguruan jazo da ezbeharra. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Beidazar kaleko errepidearen ondoko baranda hautsita, lau metroko altueratik Xabier Munibe kalera erori da ibilgailua. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, gidaria ez zegoen autoaren barruan amildu denean, baina kolpe bat tarteko ospitalera eraman dute.

Auto batek istripua izan du gaur, 09:30 aldean, Beidazar eta Xabier Munibe kaleen artean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Beidazar kaleko errepidearen ondoko baranda hautsita, lau metroko altueratik Xabier Munibe kalera erori da ibilgailua, liburutegiaren aldamenera. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, gidaria ez zegoen autoaren barruan amildu denean, baina kolpe bat tarteko ospitalera eraman dute. Udaltzaingoa ari da egoera lehengoratzeko lanetan, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuaren zergatia ikertzen ari dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide