Herrixen dendetan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituztenek 'Harraskatu eta irabazi' txartelak eskuratuko dituzte

Andoni Elduaien 2022ko ira. 23a, 15:23

Herrixen merkatari elkartearen barruko saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituzten herritarrek harraskatzeko txartela jasoko dute. Txartel horietan sariak jasotzeko aukera izango dute erosleek.

Herrixen merkatari elkarteak gaur, ostirala, abiatu du uda osteko Harraskatu eta irabazi kanpaina. Merkatari elkartearen barruko dendetan eta saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituzten herritarrek harraskatzeko txartelak jasoko dituzte.

Erosketa egindakoan unean bertan jasoko dute herritarrek txarteltxoa, eta harraskatu ondoren saria egokitzen zaien edo ez ikusteko aukera izango dute. Saria egokitzen zaienei, dendariak momentuan bertan emango die saria. Sarien artean daude, besteak beste, diru-zorroak eta sukalderako mantalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide