Aurrera doaz emakumeak ahalduntzeko ikastaroak

Anartz Izagirre 2022ko ira. 23a, 15:01
'Erditu Ondorengo Ikastaroa' saioaren aste honetan irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Erditu Ondorengo Ikastaroa da ikasturte berri honetan eskaintzen ari diren saioetako bat, eta aste honetan hainbat amak parte hartu dute bertan. Gaur amaituko da emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko epea.

Azkoitiko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeak ahalduntzeko hainbat ikastaro antolatu ditu beste ikasturte batez. Irailetik abendura bitartean, arteterapia, Batukada FeministaErditu Ondorengo IkastaroaHitz Ahalduntzen eta Berdintasuna Trikotatzen saioak eskainiko dituzte, eta interesa dutenek gaur dute horietan izena emateko azken eguna.

Dagoeneko martxan dira ikastaro horietako batzuk, eta aste honetan, esaterako, Erditu Ondorengo Ikastaroak saioetako bat egin dute Elkargunean. Bertan, hainbat amak parte hartu zuten beren ume jaioberriekin. Saio horiek astelehenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara artean, Elkargunean.

(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide