Eman daiteke izena Erniarraitzen bertso eskolan

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 22a, 08:46
Erniarraitzen bertso eskolako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. (Erniarraitz Bertsozale Elkatea)

Urrian jarriko dituzte martxan bertso eskolak, eta horietan izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Adin guztietako bertsozaleek eman dezakete izena, eta taldeak adinaren eta helburuen arabera antolatuko dituzte. 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ikasturte honetan ere bertso eskolak eskainiko ditu Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Saioak urrian hasiko dira, eta dagoeneko zabalik dago horietan izena emateko epea. Erniarraitzeko kideek astean ordubeteko saioak eskainiko dituzte, eta azaldu dutenez, edozein adinetako bertsozaleentzat dituzte ateak zabalik.

Bertso eskolan izena ematen duten pertsonen adinaren eta helburuen arabera antolatuko dituzte taldeak, eta saioen eguna nahiz ordua ere taldekideen arabera jarriko dituzte. Kuotari dagokionez, bertso eskolan izena ematen dutenek hilean 20 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea egin edo informazio zehatzagoa nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute erniarraitz@gmail.com helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide