Zinpeko epaimahairako hautagaien zerrendak udaletxean egongo dira ikusgai hilaren 21etik 28ra

Andoni Elduaien 2022ko ira. 20a, 12:29

Bihartik hurrengo asteazkenera arte egongo da ikusgai epaimahaia osatzeko erabiliko duten Hauteskunde Errolda. Zinpeko epaimahaia irailaren 30ean egingo duten zozketan berrituko dute.

Azpeitiko Epaitegiko zinpeko epaimahaia bi urtetik behin berritzen dute, eta irailaren 30ean egingo dute zozketa eskualdeko hautesle guztien artean. Hori horrela, Azkoitiko Udalak herritar guztiei jakinarazi die zinpeko epaimahairako hautagaien zerrenda osatzeko erabiliko den Hausteskunde Errolda udaletxeko Harrera Bulegoan egongo dela ikusgai irailaren 21etik 28ra bitartean, biak barne.

Epe horretan, herritarrek beharrezko kexak aurkezteko aukera izango dute. Hilaren amaieran, zozketa egiten dutenean, edozein hauteslek egin ahal izango du zozketaren aurkako erreklamazioa Entzutegi Probintzialaren aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide