'El test' eta 'DC Supermaskoten Liga' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko ira. 21a, 09:00

Larunbatetik astelehenera bitartean, egunero emango dute helduentzako 'El test' filma, eta igandean ikusi ahal izango dute haurrek 'DC Supermaskoten Liga'.

Asteburuan, El test eta DC Supermaskoten Liga filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Zapatuan, igandean eta astelehenean eskainiko dute helduentzako El test filma; zapatuan eta igandean, 19:30ean hasiko da emanaldia, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan. Aldiz, haurrentzako DC Supermaskoten Liga filma igandean 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El test filma:

DC Supermaskoten Liga filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide