Asteburu gazi-gozoa Anaitasunako neska-mutilentzat

Ane Olaizola 2022ko ira. 18a, 18:44
Anaitasunako nesken lehen taldea, joan zen asteko partidan. (Andoni Elduaien)

Gizonezkoen lehen taldeak atzo jokatu zuen etxean partida, Portugaleteren aurka, eta Anderren golari esker, hiru puntu eskuratu zituztuzten horiek; emakumezkoek, berriz, 2-1 galdu dute partida, Bizkerre taldearen aurka. Leire Ucin izan da gorrixen gaurko golegilea.

Anaitasunako talde nagusiek 2022-23 denboraldiko bigarren jardunaldiko partidak jokatu dituzte asteburuan, eta gizonezkoek hiru puntu lortu dituzten bitartean, emakumezkoek ezin izan dute punturik poltsikoratu.

Xabi Artetxek gidatzen duen gizonen lehen taldeak atzo arratsaldean jokatu zuen norgehiagoka Portugaleteren aurka, etxean. 34. minutuan Xabik sartutako gola falta adierazi zuen epaileak, eta markagailua hutsean iritsi ziren atsedenaldira. Ordea, 66. minutuan gola sartu zuen Anderrek, eta hark eman zion garaipena Anaitasunari, 1-0 amaitu baitzuten neurketa.

Emakumezkoek, aldiz, gaur izan dute ligako bigarren partida, Getxon, hango Bizkerre taldearen aurka. Azkar iritsi dira aurreneko golak; izan ere, 24. minutuan Getxoko taldea aurretik jarri da markagailuan, baina Anaitasunak bost minutu besterik ez ditu behar izan berdintzeko, Leire Ucinen golari esker. Berdinduta iritsi dira atsedenaldira, baina 77. minutuan bizkaitarrek aurre hartu die berriz gorrixei, eta bigarren astez jarraian, punturik eskuratu gabe amaitu du Mikel Barqueroren taldeak norgehiagoka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide