Imanol Kerejetaren margolanak ikusgai dira Portaleburun

Ane Olaizola 2022ko ira. 18a, 13:30

Ostiralen zabaldu zuten artistaren erakusketa, eta hilaren 25era artean izango da margolanak ikusteko aukera, Portaleburu erakustokian.

Imanol Kerejeta margolariaren erausketa zabalik da Portaleburu udal erakustokian. Artista azkoitiarrak margotutako askotariko paisaiak dira joan zen ostiraletik ikusgai direnak, eta herritarrek hilaren 25era bitartean izango dute horiek ikusteko aukera. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:00etara artean bisitatu daiteke, eta larunbatez zein igandez 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara artean zabalduko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide