Trikitilari eta zale ugari bildu ditu Azkoitiko I. Trikiti Egunek

Julen Imaz eta Ane Olaizola 2022ko ira. 18a, 13:47

Belaunaldi desberdinetako dozenaka trikitilarik bat egin zuten atzo I. Trikiti Egunean. Goizetik gauera artean trikiti doinuak izan ziren nagusi herriko txokoetan, eta orduko irudiekin bideoa osatu du Erlo telebistak.

Aurreneko urtez, Trikigiro elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatutako Trikiti Egune ospatu zuten atzo, larunbata, Azkoitian, eta herriko, bailarako zein Euskal Herriko dozenaka trikitilari elkartu zituen egitasmoak. Goizetik hasita, herriko kaleak girotzen aritu ziren musikariak, eta eguerdian, guztiek bat eginda, kalejira egin zuten plazaraino. Ordutik, hura bihurtu zen trikitilarien zein trikiti zaleen bilgune. Izan ere, bazkaria egin zuten dozenaka lagunek, eta arratsaldean erromeriaren txanda iritsi zen; izan ere, hainbat trikitilari igo ziren plazan jarri zuten oholtza txikira nahi zituzten piezak eskaintzera. Gauean, berriz,  Iratzar musia taldeak girotu zuen plaza. Egunak utzitako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide