Normalean baino ordu erdi lehenago hasiko dituzte odol ateraldiak astelehenean

Andoni Elduaien 2022ko ira. 17a, 09:00
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Etzi, astelehena, iraileko odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Astelehenean, 16:30etik 20:30era bitartean arituko dira herritarren odola biltzen, proba bezala.

Etzi, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Iraileko hitzordu bakarra da etzikoa odol emaile azkoitiarrentzat. Odol ateraldiak orain arte baino ordu erdi lehenago hasiko dira egiten. Orain arte, 17:00etatik 21:00etara bitartean egon ohi ziren Elkargunean herritarren odola biltzen. Astelehenean, "proba bezala", 16:30etik 20:30era bitartean egingo dute ateraldia.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia urriaren 3an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide