48.147 sarrera izan dira aurtengo udan Ugarteigarango estali gabeko igerilekuan

Anartz Izagirre 2022ko ira. 15a, 14:51

Ekainaren 10etik irailaren 11ra egon da irekita estali gabeko igerilekua. Egunik jendetsuena ekainaren 26a izan zen. Bestalde, eguneko erabiltzaile kopurua 454 lagun izan da batez beste.

Uda sasoia amaitzearekin batera, itxi dute dagoeneko Ugarteigarango estali gabeko igerilekua, eta denboraldi honetan izandako datuen berri eman du udalak. Ekainaren 10ean ireki zituzten instalazioak, eta joan zen igandean, irailaren 11n, itxi zituzten.

Guztira, 94 egunez egonda irekita igerilekua, eta 48.147 sarrera izan dira. Egunik jendetsuena ekainaren 16a izan zen —1.592 pertsona joan ziren—, eta erabiltzaile aldetik egunik baxuenak ekainaren 26a, uztailaren 26a eta irailaren 11 izan ziren; egun horietan ez zen erabiltzailerik joan Ugarteigaranera. Eguneko batez besteko erabiltzaile kopurua, berriz, 454 pertsona izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide