Gaur zabalduko dute Azkoitiko Herri Lasterketan izena emateko epea

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 15a, 10:07

Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton kirol elkarteak antolatuta, azaroaren 26an egingo dute lasterketaren XVII. edizioa. Korrikalariek herrikrosa.eus webgunean eman dezakete izena.

Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton kirol elkarteak antolatuta, urtero egin ohi dute Azkoitiko Herri Lasterketa azaroan, eta dagoeneko jakinarazi dute proba horren data: azaroaren 26an egingo dute lasterketaren XVII. edizioa. Ohiko moduan, hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.

Gaur eguerdian –12:00etan– zabalduko dute lasterketan izena emateko epea. Animatzen direnek herrikrosa.eus webgunean eman beharko dute izena, hamahiru euro ordainduta. Gutxienez 14 urte izan beharko dira proban izena emateko, eta guztira, 350 lagunek parte hartu ahal izango dute lasterketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide